15-16 urteen bueltan dabiltzanetatik hasita 45 urtetaraino, adin desberdinetako jendeak hartuko du parte aurten ere. Perosterenak azaldu duenez, talde guztiak Oñatikoak dira.
Kaleak zinema estudio
08:00etako gosari-aurkezpenarekin hasita, taldeek 11 ordutan grabatu eta editatu beharko dituzte lanak emandako gaia, generoa eta objektua landuz. 21:30ean, lanen proiekzioa eta sari banaketa izango dira Santa Ana aretoan.
Sarrera banaketa
Antolakuntzatik azaldu dutenez, aurtengo edizioko berrikuntza modura, Santa Anara publiko moduan ekitaldia ikustera joateko sarrerak banatuko dituzte, ilara luzeak ekiditeko asmoz. Banaketa bihar bertan egingo dute, arratsaldeko 16:00tik 18:00ra bitartean Gaztelekuan.
Pertsonako bi sarrera banatuko dituzte gehienez, eta dohan izango dira. Arratsaldean Gaztelekuan banatzen ez diren sarrerak, Santa Ana antzokiko leihatilan egongo dira, eta ekitaldiko ateak zabaltzen direnean banatuko dira azken horiek.