Azaroaren 14tik 21era ekitaldi asko egingo ditu Oñatzek 45. urteurrena ospatzeko. Tartean, sorgin-dantza herrikoia. "Oso dantza erraza da, dibertigarria eta denok egiteko modukoa", dio Oñatz dantza taldeko Eider Quintasek. Eta herritarrak animatzeko, bi entsegu egingo dituzte: azaroaren 3an eta 10ean izango dira, 19:30ean, Oñatzeko Errekalden duen lokalean.
Hauxe da prestatu Oñatzek prestatu duen egitaraua:
- Azaroak 14, zapatua: ekitaldi nagusia. 22:30ean udal pilotalekuan
- Azaroak 15, domeka: konpartsa. 12:30ean, Santa Anatik hasita. Gonbidatua izango da Arrotxapeako konpartsa. 18:00etan, herriko ume eta gaztetxoak dantzan Foruen plazatik
- Azaroak 17, martitzena: Ane Albisuen hitzaldia: Atonduz. 19:00etan, gaztelekuan
- Azaroak 18, eguaztena: Iñigo Murgiondo Agirreren hitzaldia: Oñatiko dantzaren historixia. 19:00etan kultura etxean.
- Azaroak 19, eguena: sorgin-dantza herrikoia. 19:00etan kalerik kale
- Azaroak 21, zapatua: hamaiketakoa kontzejupean, 11:00etan. Ondoren, dantza txikiteoa eta bazkari herrikoia
- Azaroaren 9tik 23ra: herriko denda eta saltokietako erakusleihoetan Oñatzen arropa eta materialaren erakusketa egongo da.