2016ko udal zerga ordenantzak eztabaidatuko dituzte gaurko osoko bilkuran

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko urr. 29a, 11:50

Alderdi jeltzaleak proposatuko du, besteak beste, hutsik dauden etxebizitzei errekargua aplikatu ordez, alokairua sustatzea. Bestalde, datorren urteko zerga eta tasak izoztearekin ados dagoela aurreratu du prentsa ohar bidez, baina zabor tasa berriz izozteak "azken urteetan sortu dituen desoreka larritzea" ekar dezakeela.

Iluntzeko 19:30ean hasiko da gaur urriko osoko bilkura eta datorren urteko ordenantza fiskalak izango dira gai zerrendako gaietako bat. Etxebizitzen inguruan, EAJk aurreratu du prentsa ohar bidez, Alokabideren Bizigune eta Asap programak sustatzea proposatuko duela. Baita, hutsik dauden etxebizitzak eraberritzeko laguntzak eskaintzea ere.

Datorren urteko zergak izoztearekin "ados" dagoela esan du alderdi jeltzaleak baina zabor tasa berriz izozteak "kezka" eragiten diola adierazi du, "Oñatik etorkizunean izan dezakeen egoeragatik". Dio, horrek "220.000 euroko defizita" sortu duela eta "zor hori handitu" egingo dela. Eta gaineratu du: "Mankomunitateko beste herri batzuetan zaborra biltzeko sistema aldatzen badute, Antzuolak eta Oñatik, biek bakarrik ordaindu beharko lituzkete atez atekoak sortzen dituen gastuak". Horren inguruan hausnarketarik egin ote duen ere galdetu gura dio Udal Gobernuari EAJk.

Aparkalekuen inguruan, alderdi jeltzaleak adierazi du "pozik" dagoela Udal Gobernuak onartu duelako gai horren inguruan egindako proposamena ." Horri esker, oñatiarrek Kalegoienako aparkalekuan denbora luzeagoz aparkatu ahal izango dute doan eta kiroldegiko aparkalekuan aparkatzeagatik gutxiago ordainduko dute, izan ere, prezioa %60 baino gehiago murriztea adostu baitute", dio Oñatiko EAJk iluntzean egingo den osoko bilkuraren harira atzo gauean bidalitako prentsa oharrak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak