Oñati eta Arantzazu lotzen dituen autobus zerbitzuak neguko ordutegia izango du domekatik aurrera. Oñatitik 07:30ean aterako da lehen autobusa eta Arantzazutik azkena, 18:00etan. 14:00etatik 16:30era bitartean ez da zerbitzurik egongo. Bestalde, 10:30eko autobusak eta 13:15etakoak geldiunea izango dute Arrikrutzen. Martxoaren 28ra arte mantenduko da neguko ordutegia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.