Almendrak, olioa, orburuak, zainzuriak, zerbaren orri-mamiak eta pikillo piper gorri osoak dituzte, besteak beste, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko Errigora kanpainako saskiak. 50 euro balio du. Kultura etxean edo oinati@errigora.eus helbidera mezua bidalita egin behar dira eskaerak azaroak 8 aurretik. Saskien banaketa azaroaren 21ean egingo da Foruen plazan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.