Liburutegi eguna ilustratzailearekin batera ospatu dute herriko gaztetxoek

Maider Arregi 2015eko urriaren 24a

Santa Marina plaza gaur liburutegi bihurtu dute. Eider Eibar ilustratzailearen gidaritzapean gustura aritu dira Oñatiko gaztetxo eta helduak plazan banatuta zeuden liburuak irakurtzen.  Izan ere, irakurtzeko bi txoko jarri dituzte: bata helduentzako eta bestea haurrentzako.

Hala, jarleku, liburu eta aldizkariak denen eskura izan dira. Eibarrek lagunduta, haurrek, marrazkiak egin dituzte eta ondoren, soka bidez, plazan ikusgai jarri dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak