Rock doinu lasaiak musika aurrekari gogorrak dituzten musikarien eskutik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko urr. 23a, 14:27

Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal…), Egoitz Olalde (Sharon Stoner, Sorkun…), Joxeba Aranburu (Bitz…) eta Ander Etxaniz (Gas…) musikariek osatzen dute orain dela hiru urte sortutako taldea. 

Konposatzen eta soinu propioa lortzeko helburuarekin lan handia egin ondoren, uztailean Andoaingo Garate estudioan grabatu zuten taldearen izen bera duen  hamaika kanturekin osatutako bilduma. " 10 egun egin genituen Garaten. Ezagutzen genuen aurrez estudioa eta baita Kaki Arkarazo teknikoa ere. Gustura egin genuen lan" dio Martinez de Zuazok. 

Garai bateko rock soinu naturalren, gordinaren, bila joan dira, pop doinuei ere lekua eginez. Besteak beste, honako musikarien eragina izan dutela diote Lenaokoek: The Band, Neil Young, Wilco.... 

Sarean doan eskuragarri

Taldearen izen bereko diskoa sarean dago eskuragarri inolako kosturik barik. Edizio fisiko mugatua aterako dute Gabonetan. "300 kopia inguru egiteko asmoa dugu. Gure kabuz egingo dugu guztia eta herriko taberna eta dendetan egongo da salgai. Interneteko dendaren baten ere saiatuko gara jartzen; eta noski gure helbidera -info.lenao@gmail.com- idatzita ere egin daiteke eskaera. Ander Etxaniz taldekidearen lanetan oinarritutako liburuxka izango du. Herriko jaietan egin genuen aurkezpen kontzertua baina Olalde aita izateko dagoela-eta geldik gaude momentuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak