Oñatiko Odol Emaileen Elkarteko Mari Karmen Galdosek azaldu duen moduan, 20 horietako batek, gainera, sari berezia jasoko du. "Saria jasoko duten 20 oñatiar horietatik 11 dira odola 25 aldiz baino gehiago eman dutenak; zortzi, 50 aldiz baino gehiago eman dutenak eta bat, 60 aldiz baino gehiagotan eman duena. Horrek emaile handiaren saria jasoko du", argitu du Galdosek.
Odol emaileen elkarteak autobusa antolatu du Eibarrera joateko. 11:30ean abiatuko da Olakua auzoko geltokitik, eta bidean Bergara eta beste herrietako omenduak jasoko ditu.
Oñatin egingo duten hurrengo odol ateratzea azaroaren 6an egingo dute.