Proposamenak modu indibidualean edo talde bezala egin daitezke eta bakoitzak gura dituen beste egin ditzake. Kanpoan geldituko dira irizpide hauen kontra egiten dutenak: Udalaren eskumenekoak ez direnak, 2016an gauzatu ezin direnak, interes pribatukoak direnak, jasangarritasunaren edo printzipio demokratikoaren aurka egindakoak.
Abenduan
Udal Gobernuak eskuorri bat atera du proposamenak hor jasotzeko. Udaletxean, kultura etxean, kiroldegian, Lagun Lekun eta gizarte zerbitzuetako bulegoetan har eta utzi daitezke eskuorri horiek. Postontzien alboan fitxa gehiago ere badaude eskuragarri. Udal webgunean sartuta ere bete daiteke formularioa.
Ekarpenak jasotakoan aztertu egingo ditu Udal Gobernuak banan banan. Urte berriko aurrekontuak abenduko osoko bilkuran onartu ohi ditu udalak.