Bi kilometroko auto ilarak, Oñati eta Elorregi artean

Ubane Madera 2015ko urr. 23a, 08:22

08:00etan bi ibilgailuk elkar jo dute Oñatitik Elorregira bidean, GI-2630 errepidean; txapa kolpea izan da, baina ibilgailuetako bat gurutzatuta geratu da errepidean eta horrek eraginda, bi kilometroko auto ilarak daude. Segurtasun Sailak aditzera eman du polizia bertaratu dela, zirkulazioa txandaka bideratzera. 

Zauriturik ez du eragin istripuak eta errepidean gurutzatuta geratu den ibilgailua erretiratzeko garabiari deitu diote dagoeneko; edozein modutan, oraindik ez da iritsi. Beraz, poliziak txandaka emango die pasoa bertan dauden ibilgailuei bien bitartean. Ulma inguruan gertatu da istripua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak