Hainbat tona zabor batu dute Oñatiko errekan

Mireia Bikuña 2015ko urr. 18a, 17:03

30 bat herritarrek hartu dute parte Natur Eskolak egindako deialdian. Torreauzotik Elorregirainora arteko erreka zatia garbitu dute. Burdina, tutu malguak, hodiak, plastikoak, umeen autoak eta beste hainbat gauza batu dituzte. Zaborra ikusgai egongo da Foru plazan eguenera arte.

Hirugarren urtea da Natur Eskolak Ibai Lagun egitasmoa antolatzen duena. Aurreko bi urteetan herriguneko erreka zatia garbitu dute. Aurten Torreauzotik behera dauden auzoetan barrena ibili dira. "Oso ondo ibili gara. Lan handia egin dugu. Hiru furgonetatan eroan dugu batutako zaborra Foruen plazara", esan du Natur Eskolako Imanol Biainek.

Erakusketa

Bestalde, Udaleko Nekazaritza Sailaren eskutik, urari buruzko informazioa duten bederatzi panelez osatutako Ibaialde erakusketa dago ikusgai kultura etxean hilaren 22ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak