Garazi Erostarbe, Ander Blazquez, Ander Gartzia, Andoni Igartua, Xabier Murgiondo eta Ekaitz Txintxurreta dira Arrikrutz ziklo-kros taldeko txirrindulariak. Lehenengo biak lehen mailako kadeteak eta gainerakoak gazte mailakoak.
Ziklo-kros denboraldia urriaren 12an hasi zen eta urtarrilaren 10ean bukatuko da Espainiako txapelketarekin. Tartean hainbat proba jokatuko dira eta horietan egongo dira Oñatiko taldeko ordezkariak maila onena emateko helburuaz.
Debagoienean bi lasterketa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioak zehaztu duen egutegiaren arabera, ziklo-kros denboraldiko bi lasterketa Debagoienean jokatuko dira: abenduaren 13an Arrasaten eta abenduaren 20an Oñatin.