Urriaren 31n ospatuko dute VI. Oñatiko Laburmetrai Rallya

Maite Txintxurreta 2015eko urriaren 16a

LPM Production taldea izan zen iazko irabazlea

Izen-emate epea astelehenean hasiko da, urriaren 19an, eta hilaren 28ra arte egongo da zabalik. Antolakuntzak 20 taldetara mugatu du izen-ematea, Santa Ana aretoan egingo den lanen proiekzioan kanpoko ikusleentzat ere tokia uzteko. Hala azaldu du antolatzaile lanetan dabilen Aitor Perosterenak.

Film laburren rallya urriaren 31n egingo dute, zapatuan. Beti bezala, taldeak goizean goiz hasi eta egun osoan zehar arituko dira film laburra ekoizteko lanean. Ekimenaren 6. edizio honetan, Perosterenak aurreratu duenez, "sorpresak" ere ez dira faltako.

Oinarriak, egitaraua eta informazio gehiago webgune honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak