Merkataritza Libreko Tratatua hizpide ELAk antolatutako hitzaldian

Xabier Santxez 2015eko urriaren 16a

Intxauspe eta Gonzalez de Txabarri.

Alternatibak dittuen herrixa, bizirik dauen herrixa da! lelopean antolatu du hitzaldia ELA euskal sindikatuak Oñatin urriaren 21erako, eguaztenerako. Kultur Etxeko areto nagusian izango da jardunaldia 18:00etan.

Bi gai ezberdin jorratuko dira hitzaldi honen baita:

Laura Gonzalez de Txabarrik, ELAko Nazioarteko arduradunak, TTIP: Merkataritza Libreko tratatuen gezurrak solasaldian, polemikaz beterik dagoen estatu arteko proiektuari buruz hitz egingo du.

Alazne Intxauspek, Etxalde baserritar mugimenduko kideak, berriz, Elikaduran (ere), burujabe izan gaitezen hitzaldia emango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak