Liburu berriarekin dator zapatuan gaztetxera Patxi Irurtzun idazlea

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko urriaren 15a

Patxi Irurtzun idazle nafarra (patxiirurzun.com)

Patxi Irurtzun idazle nafarra bere azken liburua eskuan duela etorriko da zapatuan Oñatiko Antixena gaztetxera, 18:00etan. Pan duro du izena liburuak. Eleberria da eta gazteei zuzenduta dago.

Saltzaile ibiltari bat eta 15 urteko haren alaba Zarraluki herrira heltzen direnean hasten da istorioa. Mapetan ageri ez arren, herri berezia da Zarraluki: mendialdean egon arren, itsasargia eta arraun taldea ditu eta oliba hezurren jaurtiketa txapelketa antolatzen dute urtero. Tabernak ere baditu, eta bereziak dira horiek ere.

Liburu aurkezpen honekin emango dio hasiera, hain zuzen ere, Antixena gaztetxeak ikasturte berriari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak