Athletic-eko bufanda jantzi diote Arrikrutzeko lehoiari

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko urriaren 15a

Athletic-eko presidentea Josu Urrutia, Gorka Elustondo eta Mikel Balentziaga jokalariak, Ritxi Mendiguren taldeko jokalari ohi oñatiarra eta Athletic-eko beste hainbat ordezkari eta zale elkartu ziren atzo Oñatiko Arrikrutz kobetan. Koba barrura sartu eta hango lehoiari Athletic-eko bufanda eta bandera jarri zioten Elustondok eta Balentziagak. Oñatiko zurigorrien lagunarteko kideek gonbidatuta etorri ziren, lagunartearen 10. urteurrena ospatzeko. Arrikrutzeko Urko Egañak egin zituen gidari lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak