Aurrekontuak nola landu azaltzeko hitzaldia egingo dute iluntzean

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko urr. 15a, 10:10

Datorren urteko aurrekontuak lantzen hasi da Oñatiko Udal Gobernua eta herritarrekin egin gura du lan hori. Hala, herritarren proposamenak jasotzeko bideak zabaldu ditu. Gaur bilera irekia egingo dute, 19:00etan, osoko bilkuren aretoan, egitasmoa azaltzeko.

Udal Gobernuak eskuorri bat atera du, proposamenak hor jasotzeko. Udaletxean, kultura etxean, kiroldegian, Lagun Lekun eta gizarte zerbitzuetako bulegoetan har eta utzi daitezke eskuorri horiek. Udal webgunean sartuta ere bete daiteke formularioa. Urriak 26 da ekarpenak egiteko azken eguna.

Proposamenak modu indibidualean edo talde bezala egin daitezke eta bakoitzak gura dituen beste egin ditzake. Kanpoan geldituko dira irizpide hauen kontra egiten dutenak: Udalaren eskumenekoak ez direnak, 2016an gauzatu ezin direnak, interes pribatukoak direnak, jasangarritasunaren edo printzipio demokratikoaren aurka egindakoak.

Gaurko hitzaldian egitasmoaren gaineko azalpenak emango dituzte Udal Gobernuko ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak