Horien artean da Leticia Gaspar plentziarrarena, aurten berrikuntza gisa martxan jarritako arkitektura saria jasotakoa. Arkitekturaz gain, ordea, paisaiak ere pisu handia du margolanetan, hori baitzen aurtengo lehiaketaren gai nagusia.
Artista bakoitzak, gainera, gustukoen duen estiloan eta bere ikuspegitik irudikatu du Arantzazu. Besteak beste, hirugarren saria irabazi zuen Juan Jose Altunak zuri-beltzean, forma geometrikoak eta itzalak erabiliz, eman zion ukitu berezia Arantzazuko paisaiari. Azaroaren 1a izango da erakusketa bisitatzeko azken eguna.