Hain zuzen, bisita berezia izango da, zuri-gorriek Arrikrutzeko Kobak bisitatuko dituztelako: "Oraindik ez digute zehaztu ze jokalari etorriko diren, baina badakigu pare bat jokalari, pare bat jokalari ohi eta zuzendaritzako hainbat ordezkari ere etorriko direla; baliteke tartean Urrutia presidentea ere egotea", azaldu du David Blazquezeka
Lehoia bisitatzera
Harrera 18:00ak aldera egingo dute, eta gehienez 60 lagunendako tokia dagoenez ekitaldira joateko asmoa zutenek aurrez eman behar izan dute izena: "Koba barruan ez dagoelako leku askorik. Hala, badakigu Arrikrutzeko lehoiaz ekitalditxo bat egingo dutela, eta ondoren, kanpoan, zaleekin lasaiago egon ahal izango dutela".