Antolatzaileek bi ibilbide aurreikusi dituzte. Luzeak 36 kilometro izango ditu, eta 30 kilometro motzak. Gaztetxoendako ere bizikletan ibiltzeko irteera prestatu dute, bost kilometroko irteeratxoa izango da, eta ondo lagunduta joango dira gaztetxoak, Markel Irizar izango dute-eta ondoan.