Udal Gobernuak eskuorri bat atera du, proposamenak hor jasotzeko. Udaletxean, kultura etxean, kiroldegian, Lagun Lekun eta gizarte zerbitzuetako bulegoetan har eta utzi daitezke eskuorri horiek. Udal webgunean sartuta ere bete daiteke formularioa. Urriak 26 da ekarpenak egiteko azken eguna.
Proposamenak modu indibidualean edo talde bezala egin daitezke eta bakoitzak gura dituen beste egin ditzake. Kanpoan geldituko dira irizpide hauen kontra egiten dutenak: Udalaren eskumenekoak ez direnak, 2016an gauzatu ezin direnak, interes pribatukoak direnak, jasangarritasunaren edo printzipio demokratikoaren aurka egindakoak.
Bilera
Ekarpena zertan datzan, arrazoiak zeintzuk diren eta zenbateko kostua izan dezakeen jartzea ere eskatzen da formularioan.
Egitasmoari buruzko azalpenak emateko bilera egingo dute urriaren 15ean, 19:00etan, osoko bilkuren aretoan.