Osakidetzaren gripearen aurkako txerto kanpaina astelehenean hasi zen eta aurten ere txerto hori hartu gura duten herritarrak nahikoa izango dute osasun zentrora joatea. Zubillaga eta Olabarrietan auzoetan bizi eta anbulatorioa joan ezin dutenek, berriz, txertoa auzoan bertan hartzeko aukera izango dute aurten ere, hara desplazatuko baitira anbulatorioko erizainak.
Zubillagara, datorren eguaztenean, urriaren 14an joango dira eta Olabarrietara, eguenean, urriaren 15ean. Auzo bakoitzeko eskoletara joango dira erizainak, 13:30ean. Txertoa hartzeko osasun txartelarekin edo nortasun agiriarekin joan beharko da auzotarra. Aurten gainera, Lagun Leku elkartera ere joango dira gripearen kontrako txertoak jartzera. Urriaren 19an, joango dira hara, 17.00tan.
Txanda
Gripearen kontrako txertaketa kanpaina 65 urte edo gehiago duten nagusiei, gaixo kronikoei eta haurdun dauden emakumeei zuzentzen die Osakidetzak. Nagusiek, txertoa jartzeko txanda eskatu behar dute anbulatorioan; gaixo kronikoek eta haurdun daudenek aurrez, mediku kontsultatik pasatu behar dute txertoaren beharra baloratzeko.