Estanpazioa tailerra ere eskainiko dute eskulanen ikastaroen barruan

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko urr. 9a, 11:22

Kamiseta bat estanpatzeko lanetan (sisiandcrafts.com)

Pintura, zeramika, orratz-lanak eta eskulan apaingarria dira beste aukerak; izena emateko epea zabalik dago.

Aurten ere antolatu ditu udaleko kultura sailak eskulan ikastaroak. Azaroan hasiko dira, baina aurretik eman behar da izena eta dagoeneko zabalik dago apuntatzeko epea. Urriak 16 da izena emateko azken eguna.

Bost

Kamiseten estanpazioa nola egin izango da aurtengo berrikuntza. Mirari Sagartzazu izango da irakaslea eta eguenetan emango ditu eskolak: 17:00etatik 18:30era haur eta gaztetxoendako, eta 18:30etik 20:00etara helduendako.

Pintura izaten da eskaera gehien izaten duen aukera eta hiru mailatan sailkatuko dituzte aurten taldeak: eguaztenetan, 6 urtetik 9 urtera arteko haurrendako saioa izango da, 17:00etatik 18:30era, eta 18:30etik 20:00etara, 10 urtetik 15 urtera arteko gaztetxoendako. Egubakoitzetan, 6 urtetik 10 urtera artekoak hartuko dituzte 18:30etik 20:00etara. Mayra Jimenez izango da haurren eta gaztetxoen irakaslea. Helduekin, berriz, Luis Laskurain arituko da. Astelehen eta martitzenetan emango ditu eskolak, 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Nagusienetan, 20 ikasle hartuko dituzte talde bakoitzean eta haur eta gaztetxoenetan, hamabi.

Zeramikako irakaslea Amaia Madinabeitia izango da eta honek ere gazteak eta helduak hartuko ditu: astelehenetan eta eguaztenetan helduak, 19:00etatik 20:30era, eta eguaztenetan 7 urtetik 12 urte artekoak, 17:00etatik 18:30era.

Eskulan apaingarriak Jasone Agirrek erakutsiko aurten ere, martitzenetan, bi orduko bi saioetan. Eta orratz-lanen irakaslea Arantzazu Lizarralde izango da beste behin. Astelehenetan eta eguaztenetan emango ditu eskolak, helduendako.

Matrikula

Izena urriaren 16a aurretik eman behar da kultura etxeko harreran. Eskainitako plazak baino jende kopuru handiagoak izena emango balu, aukeraketa zozketa bidez egingo da. Onartutakoen zerrenda urriaren 20an jarriko dute kultura etxean. Matrikula urriaren 21etik 30era egin behar da.

Urtarriletik aurrera ikastaro berriak aterako dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak