Aurtengo lehiaketak ere bi atal ditu: gizakia eta mendia, eta mendi ingurunea. Lehenbizikoan sartzen dira gizakiak egindako ekintzak mendi ingurunean, lehiaketa ezik: alpinismoa, mendi zeharkaldiak, trekking-a, eskalada, mendi bizikleta… Bigarrenean, berriz, paisaiak, mendiak, flora eta fauna jasotzen dituzten argazkiak sartzen dira.
Argazkiak internet bidez bidaliko dira www.concursosdigitales.com helbidearen bidez eta urriak 18 da aurkezteko azken eguna. Epaimahaiak azaroaren 16an emango du erabakia.