Oñatiko ubiderik luzeena ezagutzeko irteera antolatu du Aloña Mendik

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko urriaren 8a

Uraren ibilbidea jarraituz, Oñatiko ubiderik luzeena egiteko irteera antolatu du Aloña Mendik urriaren 18rako. Izena Aloña tabernan eman behar da.

Kortakogainetik abiatuko dira eta Mikeletetxetik pasatuta, kanaleraino helduko dira. Bide guztiz lauan, Aitzgaineraino joango dira eta Olateraino jaitsi. Irteera herrigunean amaituko da. Aloña Mendiko mendi sailak adierazi duenez, irteera luzea da, baina ez du inongo zailtasunik.

Irteerak ez du kosturik baina federatuta egon behar da egin ahal izateko. Aloña tabernan eman behar da izena eta urriak 15 da azken eguna horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak