Irailean Apotzagan, Oñatin eta Zegaman egindako bileren ostean, elkartea eratu eta lanean jarraitzen dute kaltetuek. Elkartea lur-jabe guztiei dago zabalik eta gaurko bileran estatutuak azaldu, zalantzak argitu eta erakundeekin izandako harremanei buruzko xehetasunak emango dira.