Gurpildun aulkian pala erakustaldia egin dute Oñatiko Zubikoa kiroldegian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko urriaren 4a

Trauti elkarteak eta Aloña Mendik antolatuta gurpildun aulkian gomazko pala partiduak jokatu dituzte gaur arratsaldean Zubikoa kiroldegian. Iñaki Esnaola (Usurbil) eta Santiago Rodriguez (Orereta), Beatriz Jimenez (Orereta) eta Manuel Quesada (Orereta) bikotearen aurka lehiatu dira. 15 tantora egin dute lehenengo erakustaldia; Jimenez eta Quesada 2-15 nagusitu dira. Ondoren, San Migel pilota txapelketa finalak hasi dira Zubikoan. Gipuzkoako kadete eta gazte mailako pilotari onenen artean izan dira finalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak