Lau pilotari izango dira guztira, horietako hiru gurpildun aulkian daude, eta laugarrenak protesia dauka; hala, ezinezkorik ez dagoela erakutsiko dute.
Kadeteak eta gazteak
Ondoren etorriko dira finalak. Kadete mailan Gasteizko Uribe eta Donostiako Miguez pilotariek Urnietako Osa eta Markinako Ibarloza izango dituzte aurrean. Gazte mailan, ostera, Arrasateko pilotari bat izango da finalean, Garate, hain zuzen. Garatek Andoaingo Usandizagarekin osatuko du bikotea, eta Alegiko Irazustabarrena eta Itziarko Salegiren kontra neurtuko dituzte indarrak.