Debekatu egin dituzte presoen aldeko ekitaldiak Oñatiko jaietan

Eneko Azkarate 2015ko ira. 30a, 14:16

Donostiako epaitegi batek behin-behinean debekatu ditu gaur eta urriaren 2an eta 3an Oñatiko jaietan euskal presoen eskubideen alde egitekoak ziren hiru ekitaldi. Mikel Biain Oñatiko alkateak Goienari adierazi dio Udalean, behinik behin, ez dutela "debekuaren berririk" jaso. Gaurko bazkaria normaltasunez egin dute, iragarrita zegoen moduan, eta 60 bat lagun elkartu dira bertara.

Ekitaldi horiek jaietako egitarauan sartuta, Udalak "neutraltasun politikoa" urratu duela dio sententziak. Hala eman dute aditzera berri agentziek.

Era hobetan epaileek aintzat hartu dute astelehenean Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariaren eskaera. Estatuaren abokatuari eskatu zion helegitea aurkez zezala bertan behera utz zitzaten presoen eskubideen aldeko bazkari bat, elkarretaratze bat eta beste ekitaldi bat. Bazkaria gaur eguerdirako dago deituta. (Euskal Presoak euskal pilotalekuetara lelopean, BERTSO BAZKARIA merkatu plazan).

Epaiaren arabera, Oñatiko Udalak "neutraltasun politikoa" izan behar du, eta presoen aldeko ekitaldiak jaietako egitarauan azaltzen direnez, "urratu" egiten du neutraltasun hori.

Hauek dira debekatutako ekitaldiak:

  • Gaur, irailak 30, 14:00: Euskal Presoak euskal pilotalekuetara lelopean, BERTSO BAZKARIA merkatu plazan.
  • Urriak 2, 19:30: ELKARRETARATZEA plazan, "Euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen alde".
  • Urriak 3, 19:00: EKITALDIA txosnagunean: "Euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen alde".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak