Oñatiko jaiak 2015

Ondo etorria urtean jaiotako ume oñatiarrei

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko irailaren 30a

Iazko sanmigeletatik aurtengora jaio diren oñatiarrei egin diete omenalditxoa eta ondo etorria Udal agintarien aldetik. 110 ume dira guztira. Umeekin batera, gurasoak eta, oro har, senideak ere agurtu dituzte Mikel Biain alkateak, eta Nerea Zubia, Irati Etxeberria eta Leire Zumalde zinegotziek. Musika eskolako trikitilariek alaitu dute udaletxean egin den ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak