Oñatiko jaiak 2015

Argazki estenopeikoen erakusketa ipini du plazan Ilunpetan taldeak

Jon Berezibar 2015ko ira. 29a, 09:10

Jaiek dirauten bitartean Ilunpetan argazki taldeak erakusketa izango du Foruen Plazan, Oñatiko txoko eta irudiekin osatuta. Estenopeiko deritzon teknikarekin landu dituzte irudiak aurten eta sortutako argazki bereziez gain, teknika horretan erabiltzen diren eskuz egindako kamerak ere daude ikusgai. Urtero bezala, erakutsitako argazkiak zozkatu egingo dituzte nahi dutenen artean. 

Bosgarren urtez jada, argazkilaritza taldeak jaien aitzakia baliatuta, oñatiarrengana ekarri gura izan du bere lana. 12ko sorta batek osatutako erakusketa ipini dute plazan, jaietan zehar ikusgai. Aurten herriko txokoak dira mostraren motiboa baina berezia ez da gaia, teknika baizik. Kafe ala kakao latak erabilita egindako kameren bitartez Oñatiko hainbat txokotako irudiak sortu dituzte.

Ikastaro berria

Erakusketaz gain, Ilunpetanekoek heldu diote ikasturte berriari. Urriaren 13an bi ikastaro hasiko dituzte: bat hastapenekoa (martitzenetan, 60 euro) eta bestea sakontzekoa (martitzenetan, ikasturte osoan, hamabostean behin, 180 euro). Ilunpetanekin harremanetarako bideak dira: 605 753 966 eta ilunpetan@gmail.com.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak