Bigarren zatian talde biek erritmoa apur bat jaitsi dute, baina, hala ere, Aloña Mendik lortu du aukera on bat edo beste sortzea.
Hala, Serranok adierazi du gustura dagoela jokalariek egindako lanarekin, eta gaur-gaurkoz taldea ondo ikusten duela denboraldira begira. Nabarmendu du aurre-denboraldi oso ona egin dutela, eta horrek konfiantza ematen diola.
Gaurko partiduarekin, oñatiarrek partidu bana irabazi, galdu eta berdindu dute, eta klasifikazioko zortzigarren postuan kokatu dira. Datorren asteburuan kanpoan jokatuko dute Oiartzunen aurka.