Andoaingo Garate estudioan grabatu dute euren lehen lana. Diskoak taldearen izen bera darama eta hamaika abestiz osatua dago.
The Band, Wilco eta Neil Young artistetatik edaten dutela zehaztu du taldeak. Rock klasikoagoa jorratzen dute; euren esanetan, rock soinu naturalagoa. Horrez gain, pop doinuak ere uztartzen dituzte.
(Ander Etxaniz Lenaoko kideak eginiko artelanean oinarritutako diskoren azala)
Lenaok sare sozialetara igo du diskoa dohainik entzuteko. Gabonetarako edizio fisikoan ale kopuru mugatu bat salmentan jarriko dute.
Oñatiko herriko jaietan, urriaren 2an, zuzenekoa emango dute Atzeko kaleko plazan, 20:00etan.