San Migeletako mus txapelketa zapatuan da

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko irailaren 24a

Zubikoa kiroldegian izango da jaietako mus txapelketa. 16:30ean hasiko da eta izen-ematea 15:00etatik 16:15era egongo da zabalik.

Bikoteko prezioa da 30 euro eta bost sari emango diuzte:

  • lehenengo saria: txapela, garaikurra eta 700 euro
  • bigarren saria: 400 euro, gazta eta ardoa
  • hirugarren saria: 250 euro, urdaiazpikoa eta ardoa
  • laugarren saria: 150 euro eta ardoa
  • lehen bikote oñatiarrarendako saria: 200 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak