Margo lehiaketako lanak ikusgai jarriko dituzte domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko irailaren 23a

Domekan, irailak 27, egingo da aire libreko margo lehiaketa. Parte hartuko duten margolariek goiz osoa izango dute Oñatiko edozein txoko koadro batean pintatzeko. Margoa egiteko euskarriak kultura etxean aurkeztu behar dira 11:00ak aurretik; lanak 14:00ak aurretik. Aurkeztutako lanekin erakusketa zabalduko da domekan bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak