Mikel Beitiak dimititu egin du Natrako buru gisa

Leire Kortabarria 2015ko ira. 22a, 14:00
Mikel Beitia

Mikel Beitia oñatiarrak dimisioa eman du Natra enpresako kontseilari delegatu gisa. Arrazoi pertsonalak eman ditu horretarako. 

Natrak abuztu hasieran eman zion Espainiako Balio-Merkatuen Batzordeari dimisioaren berri. Beitiak Natran jarraitzen du, halere; Amerikan Natrak dituen negozioen ardura eramango du.

Kontseilari delegatu berria izendatzen den artean, batzorde delegatu bat sortu du Natrako administrazio kontseiluak. Natrako presidentea, Juan Ignacio Egaña oñatiarra da horko kide, Ana Muñoz Beraza eta Pedro Santisteban Padrórekin batera. Urte betez izango dira kargu horretan.

Iaz baino emaitza hobeak

Urteko lehen seihilekoan galerak murriztea lortu du Natra enpresa valentziarrak. Hain zuzen, 6,59 milioi euroko galerak erregistratu zituen; iaz, epe berean, 11,41 milioikoak izan ziren.

Salmentak hazi egin ziren, %14,66, hain zuzen ere; denetara, 172,99 milioiko salmentak egin zituen kakao eta txokolatearen negozioak. Horrenbestez, 8,49 milioiko Ebitda (esplotazio emaitza gordina) izan zuen Natrak; iaz, epe berean, 0,96 milioikoa izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak