goiena.eus

Basoko Arkutiraketako VII. San Migel Saria atzo Oñatin

  Kirola  Oñati

Atzo, igandean, ospatu zen ekitaldia Arantzazun, Zozopase inguruan. Jardunaldiaren aurretik ordea, 2015eko Autonomien Arteko Ligako 5. jardunaldirako eta Gipuzkoako Open Ligako 3.erako puntuagarri izan den beste ibilbide bat gertatu zuten. Horrela, 20 postuko bi ibilbidek osatutakoa izan zen atzoko pasea, uda bukaerako eguraldiaren laguntza eskertuarekin.

Basoko Arkutiraketako VII. San Migel Saria atzo Oñatin
Arku Tiraketa sariko irabazle batzuk. | Ikusi handiago | Argazki originala

70 arkulari inguruk hartu dute parte, hauetatik 12 emakumezkoak, eta 6 gaztetxok ere bai, arku taldeen harrobia. Euskal Herriko hainbat tokitatik egin zuten agerpena atzoko ekitaldian. Arabatik, Amurrio, Aurrera eta Kiowa taldeak aurkeztu ziren, Bizkaia aldetik Abanto Gezaleriak, Santurtzi eta Zugaztietakoak, Gipuzkoarrak berriz Diarco, Ordizia eta Txantxiku Arkulariak taldeek erakutsi zuten beraien trebetasuna eta azkenik Nafarroatik Lakarri, Salesianos, Arco Iruña, Tudela, Arco Ribera eta Compañía de Arqueros de Olite.

arkulariak bigarrena

Lautan banatu ziren sariak, arkulariek erabilitako arkuaren arabera emanak. Emakumezkoetan, arku biluziko lehenengo saria Amurriora joan da, arku biribildu eta zuzenekoa berriz Nafarroara. Gizonezkoetan, arku libre eta biribilduko sariak Ordizian bukatu dute eta arku zuzenekoa Nafarroan. Etxean geratu diren sari bakarrak arku biluzian izan dira, Txantxiku Arkulariak taldeko Ander Letamendi, Gaizka Otadui eta Martin Letamendik osatu dute podium oñatiarra.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa