Martxa 07:30ean abiatu da Foruen plazatik. Eta parte-hartzaile guztiak handik Mallaraino joan dira, nor bere erritmoan, eta han banandu egin dira: ibilbide luzea egingo dutenak (36,2 kilometro) Urbia aldera joan dira eta motza egingo dutenak (24,3 kilometro) Araotz aldera. Martxa biek Foruen plazan izango dute amaiera, mendian buelta ederra eman ostean.