Prest dute jaien egitaraua San Martin auzoan

Bihar hasi eta asteburu osoan ospatuko dituzte auzoko jaiak oñatiarrek. Bihar bertan, musika jaialdia egingo dute, besteen artean, Los Zopilotes Txirriaos taldearekin. Berrikuntzen artean aurten, Aldakiño X-treme igoera kronometratua egingo dute zapatuan.

Egitaraua

Irailak 18, egubakoitza

18:57 Laino baltzak eta usuak uxaketako ITXAFLERO JAURTIKETA
19:00  Jaixen hasieria dala ta, Martintxo txarrixan “SUBIDOIA”
19:10  Argi! San Martinen TXORIMALUAK ez dia ibiltten txorradaikin!!
19:10  Uztartu txorimaluen laztanak TRIKITXARANGIAn musikiakin
19:40  Txorimaluetatik bizirik urten bazara, etorri txosnako PINTXO POTEOra
19:40  Jare umiak TXAPA TAILERRIAN ta geratu lasai pintxo poteuan
22:00  SUMMERTIME FEST 2.0 (Sanmartingo festibalan bigarren ediziñua) -CRAP -Punk77- (Arrasate-Aretxabaleta) -KIMERA -Rock melodikua- (Oñati)-LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS -NaparMex- (Iruñea)
03:00 - Logurarik ez badakotzu etorri AFTER-era (San Martingo gaztetxe zaharrian)-DJ Iñaki Cerqueira-DJ Mikel Gil. 

Irailak 19, zapatua "AUZO EGUNA"

11:00 TXIKITRAIL (Mojasoroko euskerian: “Umiendako karreria”)
12:30 Auzoko nekazarixen produktueikin FERIXIA, BERTSOLARIXAIKIN lagunduta (Sagardo kupela ta pintxuak be egongo dia)
14:30 - AUZO-BAZKAIXA Tiketa erosteko jaixetako portaleko arduradunari eskatu (15 € - infantilla 8€) Bazkalostian SASKIXAN ZOZKETIA ingo da, badaezpada ekarri zuen boletua
17:00 Aurtengo nobedadia: ALDAKIÑO X-TREME (Olakuatik San Martinera bizikleta igoeria) Animau!! Partehartzaileen artean MONTY FREE bizikleta bat zozketatuko da (Caravanas Oñate eta Monty-ren laguntzarekin)
19:00 TXORIMALUAK gaur be egurra banaketako prest
19:02 Euskal Herriko artisau GARAGARDOEN DASTAKETA
19:30 Danok gerrixa mobittera TRIKIKONBO taldiakin
21:30 Jaixen bukaeria dala ta, Martintxo txarrixan “BAJONAZUA”
21:43 Gaupaseruak uxaketako ITXAFLERO JAURTIKETA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.