Mikel Deunaren eskubaloi txapelketa jokatuko da zapatuan, Zubikoa kiroldegiko kantxan, 17:30ean. Aloña Mendiko senior mutilen taldeak Eibarko Haritza taldearen aurka jokatuko du. Datorren urtean 40 urte egingo ditu Aloña Mendiko eskubaloi sailak eta beste horrenbeste Mikel Deunaren txapelketak. Mutilen senior taldeak Euskadi mailan jokatuko du aurten. Urrian hasiko du denboraldi berria
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.