Aurre denboraldian erakutsitako indarrarekin hasi dute etxekoek denboraldiko lehen partidua. Sartu dituzten bi golak ere norgehiagokaren lehen zatian sartu dituzte: Martxel Aiastuik (10. minutuan) buruz eta Asier Ugartek (25. minutuan) errematatu du Aiastuik egindako erdiraketa aparta.
Hurrengo minutuetan oñatiarrek partida erabakitzeko bizpahiru gol aukera izan dituzte, baina ez dute asmatu Aranbururen ate aurrean. Lehen zatiko azken hamar minutuetan Getariakoek izan dute balioaren jabetza, baina, oñatiarren mesederako, aukerarik sortu gabe jarraitu dute.
Bigarren zatiko lehen minutuetan oñatiarrak nagusi izan dira zelaian, eta 57 eta 58. minutuetan Asier Ugartek eta Unai Gilek aukera ederrak izan dituzte hirugarren gola sartzeko. Oñatiarrek partida erabakitzeko hamaika aukera izan badituzte ere, 76. minutuan, kontraeraso batean, Getariako Agirrek jaurtiketa gurutzatu batekin 2 eta 1ekoa lortu du, eta urduritasuna agertu da Azkoagainen. Hurrengo jokaldian Getariako Ketakoek beste aukera garbi bat izan dute berdinketa lortzeko. Azken hamar minutuetan urduritasunak urduritasun Oñatikoek baloiaren eta jokoaren kontrola izan dute.
Laburtuz, Aloñako jokalari eta zaleak gozatzeko zen partida, nahastu da amaiera aldera, baina azken 7-8 denboralditan gertatu ez bezala, garaipenarekin eman dio taldeak hasiera denboraldi berriari.