Goizean bizikletekin ibili dira Antixena parkean, eta bisita azkarra egin dute Oñatin egon diren gaztetxe eta okupatutako eraikin ezberdinetara. Ondoren Oñatiko gazte asanblada ezberdinen mahai ingurua egon da, eta 40 bat lagun gelditu dira bertan bazkaltzen.
Bazkal ostean, bertsoen musikatuen txanda izan da, eta arratsaldeko azken orduetan heldu dira kontzertuak. Zuen azkena! eta Lokuria taldeek emanaldiak eskaini dituzte eguna borobiltzeko.