Astelehenean hasi zituzten Antixeneko gaztetxearen hirugarren urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Domekara bitartean beste hainbat egongo dira. Gaur, eguaztena, adibidez, Oñatiko 88ko kinto neska eta intsumisioekin solasaldia egingo dute 18:00etan.
Zapaturako bazkaria, kontzertuak eta sorpresak iragarri dituzte. Goizean, baina, bisita azkarra egingo dute Oñatin egon diren gaztetxe eta okupatutako eraikin ezberdinetara. Horrez gain, herriko gazte asanblada ezberdinen mahai-ingurua egingo eta Xolonporen omenezko bideoa ikusiko dituzte. Bazkarirako txartelak salgai daude Ona, Arrano eta Boga tabernetan.
Domekan, 4 urtez ametsak eraikitzen dokumentala emango dute, 19:30ean.