Europako herrialdeetarako migrazio fluxua errealitate geldiezina da azken urteotan, ezberdintasun sozialen, krisi humanitario eta ekonomikoen eta Afrikako, Europako Ekialdeko eta Ekialde Hurbileko gerragero eta ugariagoen ondorioz.
Drama humanoa da, haien herrietatik ihesi datozen milaka eta milaka personen heriotza eragiten duena. Hala ere, mundua lekuko isila da eta mendebaldeko agintarien ezintasuna eta geldotasuna gero etanabariagoak dira.
Azken urteotan barne gerrek eta okupazio militarrek exodoak eragin dituzte Sirian, Iraken edo Afganistanen. Azkenaldian, horri beste errealitate bat gaineratu zaio, fanatikoa eta muturrekoa, Ekialde Hurbilaez ezik, Europako herrialdeak ere atentatu eta beldurra hedatzeko ekintzez kolpatu dituena.
Errealitate berri honen irtenbidea konplexua dela jakinda, onartezina da Europar Batasunaren eta haren gobernuetako hainbat agintari politikoen isiltasun mingarria. Gatazkek eta giza eskubideen urraketakeragindako migrazio fluxu honi ezin zaio erantzun alanbre hesiez eta jazarpen militarraz.
Aipatu arrazoiengatik, Oñatiko Udaleko Gobernu Taldeak honako adierazpena egiten du:
1.- Oñatiko Udalak Siriako eta beste herrialde batzuetako gatazka politiko eta militarretatik ihes egiten duten pertsona errefuxiatuak hartzeko prestutasuna adierazten du, baita konpromiso bera duten besteudal batzuekin lan egitekoa ere.
2.- Europar Batasunak erantzukizun garbia du errefuxiatuen exodoa eragin duen Ekialde Hurbilaren desorekatze egoeran. Horregatik, krisi humanitario honi modu aktiboan eta elkartasunez eta justiziahumanitarioaz erantzuteko eskatu behar zaie bertako estatu kideetako agintari eta gobernuei. Gerra hauetatik ihes egiten duten edo tragedia hau aprobetxatzen duten mafien biktima diren pertsonentzatbeharrezko bitartekoak bidera ditzaten ere eskatu behar zaie.
3.- Oñatiko Udala harremanetan dago udalaz gaindiko instituzio, irabazi asmo gabeko erakunde nahiz herritarrekin tragedia honen aurrean egoerak eskatzen duen erantzuna emateko.
4.- Oñatiko Udalak konpromisoa adierazten du errefuxiatuen beharrei erantzuteko baliabide ekonomikoak jartzeko, eta harrera protokoloa aktibatzeko.
5- Lagunzteko prest leudeken herritarren sare bat eraikitzeko bitartekari lana egiteko konpromisoa hartzen du. Udalarekin harremanetan jartzeko:
- partaidetza@onati.eus
- 943780411
- Oñatiko Udaleko harrera gunera zuzenduta.