Mahai-ingurua eta bisita gidatua egingo dute zapatuan. 10:30ean, Gandiaga Topagunean, Rafael Moneok, Javier Saenz Guerrak (Saenz de Oizaren semea) eta Enrique Arenasek (Laorgaren biloba) mahai-ingurua egingo dute. Hirurak dira arkitektoak eta, hain zuzen, Moneok berak Saenz de Oizaren estudioan jaso zuen ibilbidea. 12:30ean, berriz, Nafarroako Arkitektura Eskolako zuzendari den Miguel Angel Alonsok eraikinaren irakurketa egingo du eta Xabier Lizaso piano-jotzaileak jardungo du bien tarte horretan bisita girotzen.
Omenaldi jardunaldia osatzeko, egun berean Xavier Alvarez de Eulate pintura lehiaketa egingo da eta Arantzazu aldizkariak monografikoa eskainiko die arkitektoei.