Pottokekin, familian elkarrekin gozatzeko eguna

Jon Berezibar 2015ko ira. 6a, 16:21
Pottokalekun, gaur eguerdiko irudia.

Pottokak ikusi eta laztanduz, abereekin egoteko aukera izan dute gaur zenbait familiak. Uribarri auzoan dagoen Pottokalekun izan da, udan egin dituzten Pottoka Bizi jardunaldietako azkenean. Euskal zaldi arraza bereziaren jatorria, balioa eta historia ezagutu ahal izan dute goizean Arantzazuko parketxean eta eguerdian bertatik bertara egon dira haur zein guraso, pottokekin. Arraza berezia izateaz gain, gizakiekin harremanean oso otzanak dira pottokak eta horregatik da hain berezia esperientzia mota hori. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak