Jose Luis Agirreren omenezko lagunarteko partidua jokatu du gaur arratsaldean Aloña Mendik Gasteizko Ariznabarraren kontra, eta hala, norgehiagoka hasi aurretik loreak eman dizkiete Agirreren senideei.
Partiduari berari dagokionez, Igor Serranoren mutilek 2-0 irabazi diete arabarrei. Getariakoren kontra hasiko du liga Aloña Mendik datorren astean, eta Serranok adierazi duenez helburua da denboraldia iaz baino hobeto hastea eta mailari lehen partiduetatik hartzea neurria. Jokalariei dagokienez, bospasei jokalarik ez dute taldean jarraituko denboraldi berrian, eta hiru futbolari igoko dira jubeniletatik lehen taldera. Entrenatzaileak adierazi du pare bat jokalari gutxiago izan arren, lerro guztiak ondo konpentsatuta daudela, eta lesioek taldea errespetatzen badute, dena iaz baino hobeto joatea espero dutela.