Ordu berean, umeendako zinta lasterketa izango da; 17:00etan, umeendako jolasak; eta 19:00etan, Atzeko Kaleko erraldoi eta txorimaloak, auzoko trikitilariek lagunduta.
20:00etan, Atzeko Kalen poteoa izango da, eta 22:30ean, rock kontzertuak: Chalwa Band & King Konsul, Revolutionary Brothers eta Sangre de Mono taldeek joko dute. Euskal taldeak dira hirurak eta reggae estiloa jorratzen dute.
Bihar, zapatua, 13:00etan, Naparreneko kantoian, salda-jana eta hil diren auzokoen omenezko topa izango dira; 14:30ean, jai batzordearen bazkaria.
17:30ean, Arno etxearen eskutik, sokamuturra eta poniak izango dira.
19:00etan, garagardo-dastatzea eta Sareren dispertsioaren gaineko Munduak ezagutu beza izeneko liburuxkaren zabalpena izango dira.
19:30ean, txorimaloak eta erraldoiak irtengo dira, ume eta gaztetxoen gozamenerako.
20:30ean, triki-poteoa izango da.
Gauerdian, V. Piroteknia saioa eta suzko zezena izango dira, eta gero, Chuchin Ibañez y su Mariachi taldearen emanaldia izango da.
Domekan, Galizia tabernko mus txapelketarekin hasiko da jaia (15:30). Segidan, 16:00etan, Atzeko Kale Txirrindulari Proba jokatuko da.
18:30ean, txorimalo eta erraldoiak irtengo dira; 20:00etan, Oñatiko bertso eskolakoek emanaldia egingo dute; eta bukatzeko, 22:00etan, boletoak zozketatuko dituzte eta jaiak bukatzeko etxafuegoak botako dituzte.