Oñatitik Legazpira bidean gertatu da istripua, Udanan, Legazpiko lurretan. Hain justu ere, bidetik atera eta autoa irauli egin da. Peugeot 406 autoa. 82 urteko gizonezko legazpiarra zihoan autoa gidatzen. Hura bakarrik autoan. Herrizaingo sailetik adierazi dutenez, Zumarragako ospitalera eroan dute, zaurituta; beste zehaztasunik ez dute eman. 15:55ean gertatu da istripua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.