Arezzoko jaialditik hiru sarirekin dator Ganbara

Jon Berezibar 2015eko abuztuaren 30a

Italiatik eskuak beteta datoz etxera abesbatzakoak. Nazioarteko jaialdian musika garaikideko eta koru mistoen saileko lehiaketan bigarren sariak eskuratu dituzte, Aitor Biaini zuzendari onenari saria eman diote eta Errenazimenduko sailean puntuaziorik altuena lortu dute. 

Prestaketetan egindako lan gogorrak emaitza izan du beste behin ere. 20. urteurreneko ospakizunetan dabilen abesbatzak nazioarteko beste zazpi talderekin egin du lehian Arezzon eta kategoria baten baino gehiagotan nabarmentzea lortu dute. Arezzoko Guido d'Arezzo jaialdia nazioarte mailako lehen lerrokoa da eta oñatiarrek lortutako marka da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak